Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Voz y palabra en escena» tailerra, Ione Irazabalekin

mayo 20 - mayo 22

Tailer honetan ahotsa lantzeko eta bizitzeko modu desberdinak esperimentatzeko eta jorratzeko aukera izango duzu. Elkarren osagarri diren ikuspegiak, zure ohiturez kontzientzia hartzen laguntzeko, haietatik irten eta zure ahotsaren erabileran bide berriak aurkitzeko. Modu zaindu eta atseginean esploratu ahal izango dituzu dauzkazun baliabide guztiak, zure ahotsa ahalegin gutxiagorekin funtzionalagoa dela sentitzeko eta zure izate osoarekin konektatzeko. Adierazkortasun handiagoko ahotsa, askeagoa, zure emozio eta sentsazioekin lotua. Azken finean, antzezteko prest dagoen ahotsa. Hitzen egitura organikoa eta haien dinamikak aurkitzeko, testuak erabiliko dira euskarri gisa. Fonetika irudien sortzaile gisa esploratuko dira, eta dituen aukera guztiak aztertuko dira.

Irakaslea: Ione irazabal.

Data: maiatzaren 20tik 22ra arte.

Iraupena: 12 ordu.

Ordutegia: 10:00-14:00 (20 minutuko atsedenaldia).

Lekua: Pabellón 6-eko GAZTE KONPAINA Aretoa.

Aportazioa: 100 euro | 80 euro (AISGE-ko bazkideentzat, Pabellón 6-eko bazkideentzat eta gure ekoizpenetan -Antzerki Laborategia edota Gazte Konpainia- lan egin duten antzezleentzat).

Hizkuntza: Gaztelania.

Izena ematea: plazak 15 lagunentzat dira. Ikastaroan parte hartzeko, info@pabellon6.org helbidera mezu bat bidali behar da «Ahotsa eta hitza eszenan» leloarekin eta zure c.v-rekin. Bertan, izena emateko jarraibideak emango dira.

Local

Pabellón 6 Gazte Konpainiaren egoitza
Uhartearen hegoaldea, Deustuko Erribera eta Eugenio Olabarrieta plazaren artean.
Bilbao, Bizkaia 020 España