Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Vulnerable»

junio 26

«Vulnerable» proiektu eszenikoa Eneko Gil eta Koldo Arostegiren arteko lankidetzaren emaitza da. Eneko Gilek azken urteetan maskulinitate normatiboari buruz egin duen ikerketa koreografikoan du sorburu piezak.

Gizonezkoen eraikuntza-prozesuak biltzen duen mundu emozional konplexuan murgildu ondoren, bi sortzaileei gogoa egin zaie gizonen zaurgarritasuna ikertzeko.?

Zer istorio ezkutatzen da gizonezkoen fisikalitateen atzean? Zer isilune eta ahalegin nahigabeko uzten dugu ezkutuan gure zaurgarritasuna agerian ez jartzeko?

Mugimenduaren eta hitzaren bidez, ahalegina egingo dute nekez erakusten dituzten beren barneko aldeak agerian jartzeko. Prozesu gisa egingo diote aurre ekintza eszenikoari, beren burua ezagutzeko eta gorputz maskulinoetatik zaurgarritasunarekin erlazionatzeko beste modu batzuk aurkezteko. Peru Galbete musikagile eta abeslariarekin arituko dira agertokian.

Laburpena: 

Liluratzen nau zu hain libre ikusteak, eta ikaratzen nau zu hain libre ikusteak, hain zaurgarri, hain aske barregarri geratzeko. Beldur naiz batzuetan haur baten modukoa zarelako.

Zeren beldur naiz?

Zer gertatuko da gelditu, arnasa hartu eta erantzuten badut? “Ez dakit. Ez nago ziur, baten baten laguntza behar dut”.

Zuk eta biok erritualak ditugu honetaz (ez) hitz egiteko. “Horixe, dedio”, “ostia puta”, “tira, motel”, “beste trago bat”, “baietz, ostia”, biok oihukatzen dugu batera, esaldi bat bestearekin korapilatuz, eta gainerakoek bat egiten dute gurekin.

Hiru gizon ikusiko dituzue agertokian, ikusi ohi dena baino zerbait gehiago erakutsi nahian. Eskuzabalak, ausartak izango dira, deserosoa izango da… Isilean izango da, harik eta ahotsak lotsaren mintz fina, hauskorrena estaltzen duen mintza, hautsi arte.

Fitxa artistikoa: 

  • Ideia eta kontzeptua: Eneko Gil
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Eneko Gil eta Koldo Arostegi
  • Musika-konposizioa: Peru Galbete
  • Interpretazioa: Eneko Gil, Koldo Arostegi eta Peru Galbete
  • Argiaren diseinua eta teknika: Andoni Mendizabal
  • Ekoizpena: Nagore Martínez
  • Kanpoko begirada: Bertha Bermúdez eta Ainara Gurrutxaga
  • Bideoa eta argazkiak: Renata L. Etanowski / Zigor Garro
  • Dokumentala / Zuzendaritza: Lander Garro

 

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bat Espazioa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España