
Antolakuntzak adierazten du:
Wolframari eskainitako erakusketa berria izango da ikusgai museoan.
Erakusketak wolframaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko ibilbidea proposatzen du, ikuspegi artistiko eta esperientzia murgiltzaileen bidez, material berezi honen garrantzia eta eragina ulertzeko.
Erakusketa ezagutzeko doako hiru bisita gidatu eskainiko dira. Bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da.
IZENA EMATEKO: 943769003 (plaza mugatuak)
Animatu eta etorri wolframaren historia ezagutzera!