2800. urtean, suntsitutako eta bizitzarik gabe dagoen Lurra planetan, ehunka urte bakar-bakarrik planeta zaborrez garbitzen pasa ondoren, WALL-E robot txikiak (Waste Allocation Load Lifter Earth-Class hitzaren akronimoa) misio berri bat aurkitu du bere bizitzan, EVE izeneko robot esploratzaile moderno eta distiratsu batekin topo egiten duenean. Galaxian zehar bidaiatuko dute biek, eta abentura zirraragarri eta ahaztezin bat biziko dute.