Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

WE LOVE QUEEN (Queen taldeari omenaldia)

enero 3

Queen banda mitikoaren “Fanatiko Handiak” rockaren katedral eder bat eraiki du gogokoen duen bandaren omenez. Hark gidaturik, ikus-entzuleek taldearen bizitza eta obra goraipatzen dituen liturgia dibertigarri eta bitxi batean hartuko dute parte.

Gainera, gauero ikusleetako bat agertokira igotzera gonbidatuko dute, bere presentziarekin zeremonia xelebreari zentzua emateko. Eszenaratze ikusgarria da: zuzeneko musikariak, dantzariak, aktoreak eta kantariak… Eta hori guztia gutxi balitz, Yllanak duen ikusgarritasunaren zentzuak aberastuko du. Musika ona barra-barra, eta energia sindartuz beteriko ikuskizun zirraragarri eta dibertigarria, hasieratik amaieraraino.

Yllana munta handiko ikuskizunen zuzendaritzan izan da, hauetan, besteak beste: The Hole (2012), Hoy no me puedo levantar (2014) edo Estoparen omenezko Mayumana Rumba (2017).

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen abendu-urtarrileko programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España