Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Web-mintegia, Paula Ráezekin: «Herramientas para programaciones musicales más igualitarias»

marzo 11

Musika Bulegoak, Mujeres de la Industria de la Música (MIM) elkartearekin lankidetzan, «Herramientas para programaciones musicales más igualitarias» (Berdintasunezko musika programazioak egiteko tresnak) webinarra antolatu du martxoaren 11rako (asteartea), 12:00etan.

Doako online saio bat da, espazio publiko eta/edo pribatuetako musika-ekitaldien programazioaz arduratzen diren profesionalentzat zuzendua dagoena. Bertan, tresna praktikoak eskainiko dira kontzertu eta jaialdien plangintzan genero-ikuspegia txertatzeko.

Bilkuran Paula Ráez MIMeko idazkariak parte hartuko du, abokatua eta musikaren jasangarritasunean eta industrian espezializatutako aholkularia. MIM autoebaluazio-testa aurkeztuko da, tresna aitzindaria eta erakundeei aukera ematen diena berdintasunaren arloan duten jarduna aztertzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako 3/2007 Lege Organikoan eta 2030 Agendaren helburuetan oinarritutako gomendioak lortzeko.

Egitaraua

  • Musika programazioetako genero ikuspegiaren aurkezpena.
  • Autoebaluaziorako eta diagnostikorako tresnak.
  • Programazio berdinzaleagoak diseinatzeko estrategiak.

Data eta izen emateak

  • Data eta ordua: martxoak 11, asteartea, 12:00etan.
  • Iraupena: 75 minutu.
  • Non: Online (Zoom esteka bidaliko da).
  • Izen emateak esteka honetan martxoaren 10eko (astelehena) 14:00ak arte.
  • Hizkuntza: gaztelania.