Musika Bulegoak, Mujeres de la Industria de la Música (MIM) elkartearekin lankidetzan, «Herramientas para programaciones musicales más igualitarias» (Berdintasunezko musika programazioak egiteko tresnak) webinarra antolatu du martxoaren 11rako (asteartea), 12:00etan.
Doako online saio bat da, espazio publiko eta/edo pribatuetako musika-ekitaldien programazioaz arduratzen diren profesionalentzat zuzendua dagoena. Bertan, tresna praktikoak eskainiko dira kontzertu eta jaialdien plangintzan genero-ikuspegia txertatzeko.
Bilkuran Paula Ráez MIMeko idazkariak parte hartuko du, abokatua eta musikaren jasangarritasunean eta industrian espezializatutako aholkularia. MIM autoebaluazio-testa aurkeztuko da, tresna aitzindaria eta erakundeei aukera ematen diena berdintasunaren arloan duten jarduna aztertzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako 3/2007 Lege Organikoan eta 2030 Agendaren helburuetan oinarritutako gomendioak lortzeko.
Egitaraua
Data eta izen emateak