Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Xabi Solano eta Jon Garmendia ‘Txuria’: «Bidasoatik harago»

septiembre 25

Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuriak Bidasoatik harago izeneko kontzertua eskainiko dute.

Hegoaldetik iparraldera eta iparraldetik hegoaldera, musikarekin eta hitzekin jolasean.

Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuriak 30 urte daramatzate elkarrekin sorkuntzan, Xabik musika sortuz eta Jonek hitzak idatziaz. Ibilbide luze horretan, 250 kantutik gorako bilduma osatu dute elkarrekin, Etzakit, 4itzal edo Esne Beltza bezalako musika taldeetan.

Bakarka ere aritu izan dira ikuskizun desberdinetan, eta aldi honetan elkarrekin emanaldia prestatu dute: Bidasoatik harago. Ipuin laburrak eta poemak, trikitixa eta gitarrarekin lagunduta, kantuekin apaindutako ikuskizun bat da Bidasoatik harago. Eskaintza xume bat da honakoa, zentzuak eta emozioak esnatzeko gonbidapena, herriaz, kulturaz, historiaz, desirez, ametsez eta maitasunez hitz egiten duen eskaintza, ordu eta laurdeneko bidean ikus-entzuleari momentu goxo bat pasarazteko nahikeria.

Hegoaldetik iparraldera eta iparraldetik hegoaldera Bidasoa ibaian barrena, hitzekin eta musikarekin jolasean arituz entretenimendu aberasgarri bat.

Local

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) – (Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz))
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España