Cargando Eventos

« Todos los Eventos

XABIER AMURIZA & AGUS BARANDIARAN: «85 KOPLA»

mayo 26, 2026

Hitzaldi musikatua

Musika eta koplak, letrak bakarrik ez direnak, momentuko eta bizitzako irudiak baizik.

Amurizaren amonak astero egiten omen zituen erromeriak baserri aurrean, pandero bat eskutan hartuta eta bere ahotsaren laguntzarekin, dantzan jartzen zituen auzokideak. Ez zen bakarrik jaia, bizitzeko modu bat ere bazen, bertan saltzen zituen jaki eta edariekin bizi zelako bera. Mundu horretatik dator Amuriza, etxean ezagutu ditu erromeriak, eta bertan abesten ziren kopla haietan biltzen ziren istorioak arakatzen eman du bizia… ez ziren letrak bakarrik, argazkiak ziren, momentuko irudiak: mendian elurra, auzoko astoa, baserriko mutilzaharra… hamaikatxo bizipen. Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, bere bizitzaren errepasoa egingo du hauek aitzaki bihurtuz.

Agus Barandiaran bide lagunarekin, musika eta koplak uztartuko dira ekitaldi honetan. 85 koplen zentzua eta mamia aztergai. 2020an beste errezitaldi bat eskaini ziguten Amurizak eta Barandiaranek Arriaga Antzokian, eta publikoak atsegin handiz gozatu zuen.

Ikuskizuna euskaraz.

  • Hitzak: Xabier Amuriza
  • Musika: Agus Barandiaran

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España