
Xabier Anduaga, nazioarteko lirikaren ahots handienetako bat eta bere belaunaldiko Estatuko tenore ospetsuena, Baluartera iritsiko da gaur, arratsaldeko 18:30ean, Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi Nagusiari amaiera emateko. Areto Nagusian eskainiko duen galan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak parte hartuko du, Giacomo Sagripantiren zuzendaritzapean, emanaldian Sofia Esparza soprano nafarra bakarlari gonbidatu gisa arituko dela.
Sarrerek 19€, 29€ eta 38€ balio dute eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-putuan eskura daitezke. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 19,95€/ 29,95€ eta 38,95€ (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, 30 urtetik beherakoek txartelak 6€, 9€ eta 11€-ren truke lortu ahal dituzte, edo online erosketetan 0,95 € gehituta. Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.
Xabier Anduaga bere belaunaldiko tenore distiratsuenetako bat bihurtu da. Bere nazioarteko ibilbidea indartsu hasi zen, 2019an Operalia lehiaketako lehen saria irabazi ondoren, bai kategoria orokorrean, bai zarzuela kategorian. Harrezkero, munduko agertoki ospetsuenak konkistatu ditu. Donostiako tenorrak bere ibilbideko unerik bikainenetako bat bizi du, eta gurean hunkitzeko pentsatutako errepertorioarekin. Baluarteko Areto Nagusian emango duen gala lirikoak operaren historiako aria ospetsu eta txalotuenetako batzuk bilduko ditu, hala nola La fille du régiment operaren Ah, mes amis; La traviataren Die miei bollenti spiriti; Werther operaren Pourquoi me réveiller edo Los pescadores de perlas operako Je crois entendre encore eta Ton cœur n’a pas compris le mien ariak.
Programa orkestra orriekin osatzen da, hala nola Norma eta La italiana en Argel oberturekin, eta espainiar zarzuelari keinu egiten dio No puede ser de La tabernera del puerto y Torero quiero ser de El gato montés lanarekin, Sofia Esparza soprano gonbidatuarekin batera. Ibilbide zoragarria Italiako bel cantoan, Frantziako operan eta Espainiako lirikan, Donizetti, Bellini, Verdi, Rossini, Bizet, Massenet, Sorozabal eta Penellaren lanekin.
PROGRAMA
I. Atala
Gaetano Donizetti (1797-1848)
La Fille du régiment: Ah, mes amis (Aria) [6′]
Vincenzo Bellini (1801-1835)
Norma: Obertura [6′]
Giuseppe Verdi (1813-1901)
La Traviata: Acto II: «Die miei bollenti spiriti, oh mio rimorso» [3′]
Gioachino Rossini (1792-1868)
La italiana en Argel: Obertura [9′]
Georges Bizet (1838-1875)
Los pescadores de perlas: «Je crois entendre encore» [4′]
Los pescadores de perlas: «Ton cœur n’a pas compris le mien» [6′]
II. Atala
Gaetano Donizetti (1797-1848)
Lucia di Lammermoor: «Tombe degli avi miei» [8′]
Jules Massenet (1842-1912)
Werther: Acto III: «Pourquoi me réveiller» [4′]
Don César de Bazan: Sevillana: Entre ‘act [3’]
Pablo Sorozábal, (1897-1988)
La tabernera del puerto: «No puede ser» [4′]
Manuel Penella (1880-1939)
El gato montés: » Torero quiero ser» [4′]
Xabier Anduaga, tenorra
Sofía Esparza, soprano gonbidatua
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Giacomo Sagripanti, zuzendaria