Aurten San Fidel Ikastolak 125 urte betetzen ditu, eta urte osoan zehar hainbat ekintza eta ospakizun egingo dituzte urteurren berezi hau elkarrekin gozatzeko.
Martxoaren 26an Korrika Gernikatik igaroko da, eta ekimen honekin bat eginez, Xaiborren ikuskizuna eskainiko dute herritar orori irekia eta dohainik.