Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Xilaba 2025 – Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketa

noviembre 8, 2025 - enero 31, 2026

24 bertsolarik abiatuko dute, azaroaren 8an Bidarten, Xilaba Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketa. ‘Bideek bidea’ izango da edizio honetako leloa.

Aitor Servier, Battitt Crouspeyre, Beñat Larroy, Bittor Thicoïpe, Elixabet Etxandi, Haira Aizpurua, Haize Lekuona, Irantzu Idoate, Irati Alcantarilla, Joanes Etxebarria, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena, Karlos Aizpurua, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Toperena, Miren Artetxe, Mizel Mateo, Nahia Sasco, Oier Urrezti, Patxi Iriart, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Xermin Camblong arituko dira nor baino nor gehiago.  

Bidea azaroaren 8an hasiko da, Bidarten, eta Domintxaine, Ainhoa, Ligi, Aiherra, Muskildi, Hiriburu, Baigorri eta Bardoze igaroko ditu, urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai Alaira iristeko.

Lehen fasean, lau saio izango dira; bigarren faseak hiru saio izango ditu, 18 bertsolarirekin; finalaurrekoetara 12 bertsolari sailkatuko dira; eta final egunean sei bertsolari lehiatuko dira.

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian. 

 

 

Local

Ipar Euskal Herriko hainbat herritan
Saint-Jean-de-Luz, 595 Francia