Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Xime Monzon Blues Band

noviembre 14, 2024

Xime Monzon ibilbide nabarmeneko abeslari eta harmonikajole  argentinarra dugu, Brasil, Mexiko, Txile, Uruguai eta Argentinako hainbat jaialditan parte hartutakoa. Buenos Airesetik dator, baina  Chico Blues Records disko zigilu brasildar ospetsuak argitaratu dio My Harp My Soul bere azken lana.

Talde bikain batek lagunduta, blues  harmonikajole eta abeslari gisa dituen trebetasunak erakusten ditu. Batera eta bestera urte luzeak emanik, Ximek jokalekua partekatu ohi du Lurrie Bell, David Bertson, Flavio Guimarães eta beste askorekin. Brasilen eta Txilen birak egindakoa dugu, eta harmonika irakasle ezaguna da Argentinan. Ximeren eraginak bluesaren harmonikaren maisu nagusiak dira: Walter Horton, Sam Myers, Little Walter, Sonny Boy I eta II, Billy Branch, Lazy Lester, Slim Harpo, James Cotton, Junior Wells, Carey Bell.  Merezi du entzuteak!

Local

Zelaieta Zentroa
Zelaieta Parkea, z/g
Amorebieta-Etxano, Bizkaia 003 España