Myriam Barandiaran. 18:30. Gaztelaniaz
Zergatik parte hartu jarduera kultural eta artistikoetan, musikaz eta tertulia literario batez gozatu, instrumentu bat jotzen jakin, dantzatu, gure osasuna hobetu? Arteak eragin sakona du pertsonengan, emozioengan, eta pertsona bakoitzaren adierazpen artistikoaren aurreko erreakzioak desberdinak dira. Artea ikusteak, entzuteak ondo sentiarazten gaitu. Prozesuan parte hartzea oraindik haratago doa. Horretaz guztiaz hitz egingo da hitzaldi honetan; bi ikuspegietatik, artetik eta zientziatik.
Lourdes Elorza. 19:00. Gaztelaniaz
Artea ez da artistentzat bakarrik; edonork ulertzeko moduko adierazpidea da, gure emozio sakonenekin konektatzeko bidea. Sorkuntza artistikoaren bidez, geure burua hobeto ezagutu dezakegu, tentsioak desblokeatu eta pentsamenduarekin bakarrik lortzen ez ditugun erantzunak aurkitu.
Ane Mayoz. 19:00. Gaztelaniaz
Zergatik zaigu hain beharrezkoa edertasuna? Edertasunak zer sortarazten du gizakian? Non dago liburu baten, hitz baten edertasuna? Noraino idazteak, irakurtzeak gure ongizatean lagun gaitzake? Edertasuna nola imaginatzen duen arabera gizakiak bere burua sortzen du. Gai pertsonalean barneratzen den literatura mundu emozionaleko bizipenak kudeatzeko baliabide ezin hobea da eta ondorioz, gure ongizate fisikoan eragina edukiko du.
Verdini Dantza Taldea. 19:00
Dantza emanaldia.