Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Y usted, ¿qué desea?»

junio 20

Desiratu:

  1. def.: Zerbait ezagutzeko, edukitzeko edo hartaz gozatzeko nahi sutsua izatea.
  2. def.: Zerbait gerta dadin edo gerta ez dadin nahi izatea.
  3. def.: Norbaitenganako sexu-gogoa sentitzea.

Y usted, ¿qué desea? antzezlanean, konpainiak gonbidapena luzatzen digu egungo gizartean neurrigabeko desira esploratzera, umorez, ironiaz eta poesiaz. Bi emakume, teontzi bat eta eskatu gabeko desio bat. Jarraibide-eskuliburu bat, hondorik gabeko armairu bat eta hortik atera nahi duen jeinu bat. Online ikastaro bat, mendafina eta dantza “lotu” bat. Narratiba ez-linealaren bidez, pertsonaiek bidaia zikliko batera eramango dituzte ikusleak, maite-jolasen, fantasiaren eta gauza materialen artean.

Y usted, ¿qué desea? lanean zenbait gogoeta taularatuko dira, desioei, materialismoari, eta anbizio neurrigabeari buruz eta “zer nahi duzu?” galderari argi erantzuteko dugun ezintasunaz.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Hannah Frances Whelan
  • AntzezleakClaudia Nafría, Amaia Bono
  • TestuaCreación Colectiva
  • Argiztapena: Beñat Gorroño
  • Eszenografia: Tomás Galindo

Local

Arkabia
Calle Postas, 13
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España