Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Yo, Tarzán»

enero 18, 2026

Oihanaren erdian, izaki bat umezurtz eta babesik gabe geratzen da oihanaren arrisku naturalen aurrean. Egoera hori guztiz aldatuko da gorilen familia batek haurra bere tribuan hartzea erabakitzen duenean. Horrela hasten da gure protagonistaren istorioa: Tarzan, gorila bat gehiago dela sinetsita haziko den neskatilarena.

Basoko bizitzara moldatu eta gorilen familiaren maitasunarekin oihanean biziraun ahal izango al du? Gure errealitatetik hain urrun ez dauden gaiak jorratzen dituen istorio hunkigarria da: gutxiago sentitzea, norbaiten parte izan nahi izatea, besteen artean desberdin sentitzea…

Txotxongilo ikuskizun dibertigarri eta hunkigarria da, eszenografia eta soinu banda magiko batekin, ikusleak bere sena basatienarekin konektaraziko dituena.

Beste behin ere, Festuc Teatrek ipuin klasiko baten egokitzapena aurkezten du. Kasu honetan, Edgar Rice Burroughsek idatzitako fikziozko eleberria, TARZAN, istorio honen iruditeria aberatsean murgiltzen gaituena, adin bakoitzerako irakurketa ezberdinak kontuan hartuta. Ikuskizun honekin, konpainiak loturez eta horiek eraldatzeko gaitasunaz hausnartzera gonbidatzen zaituzte.

 

Local

Noaingo Kultur Gunea
Calle Real, 10
Noáin (Valle de Elorz)/Noain (Elortzibar), Navarra 088 España