Ospa dezagun urteko azken eguna 2025erako asmo onez beteta! Zatoz Museora eta zintzilikatu zure nahiak Yoko Ono artistaren Bilborako nahien zuhaitzean.
Hezitzaile bat izango da jarduera dinamizatzen eta, nahi izanez gero, berak lagunduko dizu parte hartu ahal izateko. Nahiak urtarrilaren 5 arte egongo dira ikusgai (eguraldia lagun).