Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ZAA! 2025: «Hiru istorio eta makina bat» + «Atearen bestaldean»

junio 28

2025eko ZAA! – Zestoako Antzerki Astearen barne.

Hiru istorio eta makina bat

Vendin makina arrunt batek hiru istorio bitxi eta harrigarri pizten ditu. Matxinada bat, mezu misteriotsuak eta ahots tentagarriak.

Eta zuk, zer egingo zenuke?

Atearen beste aldean

Gaur urtebetetze-eguna du, eta ez du bakarrik egon nahi. Atea irekitzea erabaki du, bestaldean duenaren bila irtetea.

Antzezlan hau kantu bat da, bizitza elkarrekin ospatzen jarraitzeko premiari buruzko kantua.

Atearen bestaldean pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da.

Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta egiterrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga
  • Aktorea: Sandra Fdez.Aguirre
  • Musika: Unai Celaya
  • Argiztapena: Xabier Lozano
  • Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
  • Hizkuntza: Testurik gabe

 

Local

Caravan park
Zestoa, Gipuzkoa 027 España