
Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzial batean murgilduta dago, eta azken momentuko gertakari batek sentipen hori areagotuko du. Lanaren ondorioz ezagutuko duen beste belaunaldi bateko emakume batek, eta haren alabak, gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, premiazko hausnarketa batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez.
Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketen ondorioz, euren historiak kontatzea beharrezkoa dela sentitu dugu. Helburua ikusi eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak plazaratzea da.
Hori da ZANBUILA: gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto egitea, ahizpatasuna erdigunean jarriz.