
Prospero Teatro (Leire Catalá)
Nafarroako antzerki konpainia, 25 urteko esperientziarekin publiko familiarrari zuzendutako jarduerak egiten.
Beraien ibilbidean zehar mota guztietako ikuskisunak, tailerrak eta jolasak sortu eta garatu dituzte, familian entretinitzeko, hezitzeko eta une paregabeak partekatzeko helburuarekin.
Hurbiltasuna, sormena eta familian ondo pasatzeko konpromisoa dira beraien lanaren ezaugarri nagusiak.
Txikitan abandonatutako etxe batean sartu ondoren, gure ipuin kontalariak liburu magiko bat eskuratu zuen. Honen laguntzaz, Lolo ezagutuko dugu, ohe azpian bizi den munstro bat, haurren beldur dena, eta Margarita, gaiztakeriarik egiteko gai ez zen sorgina.
Otsailaren 23tik 26ra, formulario honetan. Aforoa, plazak bete arte.