1997an Bilbon sortua euskal musika eszenako talde esanguratsuenetako da Zea Mays. Aiora Renteriaren ahots indartsuak, Pitiren gitarra-lerroek, Rubenen baxu sendotuak eta Asierren erritmo eraginkorrek taldearen nortasun berezia definitzen dute.
2025ean, taldeak Elektrizitatea bere disko ikonikoa berrargitaratu du, etasingle mitikoa ere moldatu dute euskal eszenako 30 emakumeren parte-hartzearekin. Musikaren industrian ibilbide sendo batekin eta hamar disko argitaratuta, Zea Maysek argi utzi du modak eta mugak gaindituz, euren musika eragina izaten jarraitzen duela.