Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Zeozertan dabil baina ez dakit zertan»

diciembre 15, 2024

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: «Gu familia bat gara?». Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

Fitxa artistikoa: 

  • Konpainia: Metrokoadroka
  • Zuzendaritza: Marina Suarez Ortiz de Zarate, Oier Guillan
  • Aktoreak: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate, Javier Barandiaran
  • Jantziak: Idoia Beratarbide
  • Ekoizpena: Oscar Picazo (ENTER Banaketak)
  • Argiak: Junki Mayo
  • Soinua: Patxi Suinaga
  • Eszenografia laguntzailea: Alvaro Ledesma
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Kulturaz

Local

Gezala Auditoriuma
Donibane kalea, 2
Lezo, Gipuzkoa 053 España