Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zer(K)nias 2025: «Organorik gabeko gorputz baten orroak»

junio 6

Zer(K)nias programaren barne.

Performer batek pantaila baten bitartez begiratzen ditu bere bezeroak.

Orduan, publikoak bere burua bezero gisa ezagutzen du. Desioak asetzeko helburuarekin sortutako gailu bat: txat bat. Baina dispositibo intimo hau, bat batean eteten da: performerraren beraren desioa agertzen denean.
Organorik gabeko gorputz baten orroak pieza, ikusleen begiradaren bidez garatzen den makinaria eszenikoa da. Bere nahien eta eskaeren bidez: esplizituki adierazitakoak eta isildutakoak. Proposamen eszeniko honetan, sedukzioak eta munstrokeriak topo egiten dute.

Gorputza, etengabe saturaziora eramandako eszenatoki gisa planteatzen da.Higiduraren menpe jartzen da, irudia bere burua agortu eta mugekin amaitu arte.

Fitxa artistikoa: 

  • Antzezle eta sortzailea: Amaiur Macias
  • Bidelagun eszeniko eta kanpo begirada: Laura Penagos
  • Bisualak: Petra Muguruza
  • Koreografia zuzendaritza: Zasha Arratibel

Local

La Fundición y Paseo de AbandoIbarra
Bilbao, Bizkaia 020 España