Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zer(K)nias zikloa 2026: «Adarbakarra»

mayo 31

Zer(K)nias zikloaren barne.

Sinisten al duzu adarbakarretan? Eta euskaldunetan? Eszenan, trobadore eta soinujole bat aurrez aurre. Helburua; zuloz beteriko ipuin bat kontatzea; folklore zatikatu bat interpretatzea. Zer egin, gure nortasuna eraiki duten mito eta doinuekin? Zertan sinesten da sinisteari utzi ondoren?

“Adarbakarra” euskaldunasunari, eta zergatik ez, gudariari, luma jartzen dabilen olatuaren parte da. Aurpegia beharrean ipurdia eskaintzen digun munstro performazea, guztia irensten duen zulo zikin eta koloretsu bat. Dena denarekin nahasten dugu: zortzikoak, sasi-epika, aizkorak, ortzadarra. Ardi larru sintetikoz jantzitako herritarrak gara; euskal zibilizazioaren aurka, mitologia degeneratu baten alde. Umorea, musika eta poesia bisualaz lagunduta, fantasia eta gordintasunezko bidaia bat eskaintzen diogu publikoari.

Fitxa artistikoa: 

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Garazi Navas eta Maite Aizpurua Olaizola
  • Zuzendaritza artistikoa: Maite Aizpurua Olaizola
  • Kanpo begirada: Oier Guillan
  • Jantziteria: Idoia Beratarbide
  • Argiztapena: Junki Mayo
  • Kolaborazioa: Aiala Etxegarai
  • Argazkiak: Judith Voet
  • Teaserra: Zazpi t’erdi
  • Ekoizpena: Infinitudrama
  • Laguntzaileak: Eremuak, Kulturaz Koop., Garaion Sorgingunea, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria, Errenteriako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Esker bereziak: Araitz, Larraun eta Beteluko adarbakarrei
  • Iraupuena: 70 minutu

Infinitudrama 2024ko abenduko egun hotz batean aipatzen da lehen aldiz bazkaloste batean, laguntasunari buruzko sormen prozesu baten bitartean. Eta hain zuzen ere, hori du ardatz konpania berri honek: harreman sareak indartu eta bide propioak jorratuz sorkuntza eta kulturarako lagunarte ireki, konprometitu eta zirikatzaileak sortzea.

Infnitudramak diziplina eta eskarmentu desberdinetako sortzaileek proiektuak aurrera eraman eta elkarlanak burutzeko arte eszenikoetako plataforma gisa funtzionatzen du. Maite Aizpurua Olaizolak gidatzen du egitasmoa eta “Promesa berdina egin diegu lagun guztiei” (2023) antzezlana izan zen lehen proposamen eszenikoa. 2025an, bi lan berri estreinatuko ditu. Alde batetik, “Promesarik txikiena”, laguntasuna ardatz duen aretorako lehen antzezlan luzea eta bestalde, “Adarbakarra” Garazi Navas soinujolearekin batera sortutako kontzertu performatiboa.

Euskara besarkatu eta gertatzen ari denari adi, lengoaia artistiko garaikideak eta gaurkotasunezko begiradak jorratzen dira proiektuetan. Beti ere, umorea, esperimentazioa, probokazioa, jarrera kritikoa eta inozentzia/inozotasuna bidelagun.

Local

La Fundición y Paseo de AbandoIbarra
Bilbao, Bizkaia 020 España