
2025eko Zientzia Astearen barruan.
Qubit Inspektorea eta bere laguntzailea kasu berezi eta misteriotsu bati aurre egiteko prest daude: kutxa batean dagoen katu bat… bizirik ala hilik dago?
Ez dago argi, baina jakiteko, ordenagailu kuantiko bat beharko dute —eta ez edozein. IBMren Quantum System Two, Europako indartsuena eta Euskal Herrian bertan instalatua.
Baina… makinaria martxan jartzeko ikusleen laguntza ezinbestekoa izango da!
Antzezlan honetan, ikusleak Qubit Inspektorearen laguntzaile bihurtuko dira, eta fisika kuantikoaren sekretuak azaleratuko dira umorez eta ekintzaz beteriko abentura batean: superposizioa, korapilatzea eta ziurgabetasuna bezalako kontzeptuak modu bisualean ulertuko dituzte, jolasa eta zientzia uztartuz.
Eta galdera handia airean: katua bizirik dago? Hilik? Edo biak aldi berean?
Zientzia eta irudimenaren artean murgildu eta lagundu misterioa argitzen!
Fitxa artistikoa: