
2025eko Zientzia Astearen barruan.
2025eko azaroaren 6tik 8ra Tabakaleran eta Okendo Kultur Etxean. Aurten, Donostiako jardueren programa Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan izango da. Zientzia txokoak, ohiko tailerrak, haurrei zuzendutako ikuskizun zientifikoa eta Zientzia Cluben monologoak daude programan, baita oso interesgarria den ibilbide didaktiko bat: aurten, itsas hondakinak harrapatuko ditugu Mater itsasontzitik.