Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zientzia Astea 2025: «Erabilera bakarreko plastikoa erabiltzeko irtenbideak. 1. urratsa: kontzientziazioa»

noviembre 3 - noviembre 11

2025eko Zientzia Astearen barruan.

Erakusketa eta bisita gidatuak EHUko Arte Ederren Fakultateko “Proiektuak I” ikasgaiko (Sorkuntza eta Diseinuko graduko 3. maila) ikasleen proiektuak ezagutzera emateko helburua dute. Ikasle horiek erabilera bakarreko plastikoaren problematika landu dute elikaduraren arloan, dimentsio sozialak, ingurumenekoak, sanitarioak, ekonomikoak eta politikoak aztertuz. Gehienek arazoaren hainbat alderdiri buruzko kontzientziazioa landu dute, baina bada arazo oso zehatzei irtenbideak proposatu dizkienik ere, Besteak beste, landu dira animazioak eta liburu ilustratuak, sendagaietarako blister baten birdiseinua eta ontziteriarentzako biomaterialak.

Erakusketan, proiektu horietako zazpi erakusten dira,non ikasleek garatutako euskarri berriak ikus daitezkeen: Elena Cruz (informazio-infografia); Sara Arteche (kontzientziatzeko merchandising-a); Lucía Manjarres (plastikoz egindako moda-bilduma, salaketa-ikuspegiarekin eta argitalpen-euskarriekin); Sofía López (berrerabilitako beirazko botilen sukaldeko tresnak); Catalina Jacob (aldizkari ilustratu didaktiko eta informatiboa); Elecé Allende (ikusizko salaketa-fotolibroa, plastikozko kutsaduraren inguruan); Alexandra (“concept art” liburua, plastikoen gehiegizko-erabileraren ondoriozko mundo postapokaliptikoa irudikatzen duena).

Local

EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)
Avenida Abandoibarra, 3
Bilbao, Bizkaia 020 España