
2025eko Zientzia Astearen barruan.
2025eko azaroaren 6tik 9ra, Bibat Museoan eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan eta Farmazia Fakultatean, Natur Zientzien Museoan eta Izaskun Arrue Kulturgunean.
Gustu guztietarako hogeita hamar jarduera baino gehiago eskaintzen ditu Zientzia Asteak Gasteizen. Bibat museoak, Arkeologia eta Fournier Karta museoen egoitzak, eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak eta Farmazia Fakultateak, Natur Zientzien Museoak eta Izaskun Arrue Kulturguneak tailerrak, txokoak, hitzaldiak, zientzia-ikuskizun bat, erakusketak eta dagoeneko historikoa den Zientzia Kluba hartuko dituzte aurten, baita tailerren eskaintza zabala ere. Eta ez ahaztu gure bisita didaktikoak!