Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zigoitia euskaraz 2025

septiembre 6 - septiembre 14

Iraileko lehenengo bi asteburuetan izango dira Zigoitia Euskaraz ekimenaren barruko jarduerak.

Ikasturte hasierarekin batera, ohiko moduan, Zigoitia Euskaraz ekimenaren edizio berri bat jarriko dute martxan Zigoitia Euskaraz lan-taldeak eta Udalak, elkarlanean.

Irailaren 6an, larunbatez, hasiko dira jarduerak, Okoiztan: bizikleta martxa, Bapatean Zirko taldearen emanaldia, eta dantza-plaza Patxi eta konpainiarekin, besteak beste. Irailaren 7an, igandez, berriz, Abadelaueta eta Aranzadi elkarteetako lagunekin, Murabeko aztarnetara egingo dugu bisita, eta ondoren Mairu abesbatzaren emanaldia izango dugu, Gopegiko elizan.

Hurrengo asteburuan, irailaren 14an, izango da ZIGOITIA EUSKARAZ EGUNA, Muruko harrobietan. herri bazkaria eta Argitu erromeria taldearen emanaldia izango ditugu, besteak beste.

(Adi: herri bazkarirako txartelak irailaren 1etik aurrera egongo dira salgai, Zigoitiko kultur etxean.)

 

Detalles

Comienza:
septiembre 6
Finaliza:
septiembre 14
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/06/zigoitia-euskaraz-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Antzinako Paradorean
Hondarribia, Gipuzkoa 036 España