Emanbira Kultur Elkarteak «Zilborra / Ombligo» erakusketa aurkezten du, matasuna eta migrazioa ardatz dituen proiektu artistikoa. Erakusketa Xenpelar Etxean (Errenteria) izango da ikusgai, 2025eko azaroaren 17tik 29ra.
Proiektuak emakume migratzaileak protagonista eta subjektu aktibo gisa kokatzen ditu, errealitateak beraiek kontatzeko espazioa sortuz. Emakume migratzaileen migrazio-prozesuetan badaude zaintzaren ardura, identitatearen birkokatzea eta dolua bezalako bizi-esperientzia bereizgarriak, eta horiek guztiak dira erakusketaren gune nagusiak.
Erakusketa honek ilustrazioak, argazkiak eta ikus-entzunezko instalazioak biltzen ditu, sustraia, lurraldea, gorputza eta memoria lotzen dituen ibilbide sinbolikoa osatuz.
Erakusketa azaroaren 17an inauguratuko da, eta bertan munduko pintxoen dastatzea eskainiko da, topaketa eta elkarrizketa giro atsegin batean sustatzeko
Herriari gonbita luzatzen zaio: gerturatu, hausnartu eta partekatu esperientzia kolektibo hau.