
Informazio orokorra
EHUko Atmosfera Lab Bisualarekin elkarlanean antolatua. Bere zuzendaria, Olatz González, laborategia aurkeztuko du eta Leviathan filmaren zuzendaria, Lucien Castaing-Taylor, lagunduko du filmaren aurkezpenean.
SINOPSIA
Leviathan, Lucien Castaing-Taylor, Erresuma Batua, AEB, 2012, 87’
Véréna Paravel eta Lucien Castaing-Taylor arraste-ontzi batera igo dira, antzinako lanbidea erretratatzeko. Gizakiaren, naturaren eta makinaren arteko talka atzeman dute, irudi-fluxu ikusgarriek lagunduta. Haizeak eta olatuek astindutako dozena bat kamera digitalekin filmatuta, arrantzaleen gorputzari eta ontziaren sokei lotuta, erreferentzia-puntu guztiak eta itsasoaren eta zeruaren arteko lerroa lausotuta, dokumental honek arrantza intentsiboaren mehatxuen berri ematen digu, eta, aldi berean, ozeano sakonen edertasun izugarria erakutsi.