
Informazio orokorra
Punku filma proiektatuko da eta Juan Daniel Fernández Molero zuzendariak aurkeztuko du.
Punku, Juan Daniel Fernandéz Molero, Espainia, Peru, 2025, 132′
Peruko Amazoniako lautadaren sakonean, Meshiak, matsigenka nerabe indigenak, Ivan aurkituko du, duela bi urte desagertu eta hiltzat jo duten haurra. Hura salbatzeko asmoz, ibaian gora mendirantz abiatuko da, Quillabamba hirirantz. Ivanek begietako kirurgia behar du ikusmena arriskuan jartzen dion infekzioa geldiarazteko.
Ivan lotsatia iragan misteriotsuaren traumarekin eta amets aztoragarriekin borrokan ari den bitartean, Meshia hiriaren erakargarritasunak hipnotizatuta geratuko da. Anbizioak eta ilusioek bultzatuta, tokiko edertasun-lehiaketa batean parte hartuko du. Ivan isila izan arren, harreman berezia sortuko da bien artean. Baina asmo gaiztoko ezezagun bat agertzen denean, haien barne-munduak -eta lotura hauskorra- arriskuan jarriko dira.
16 mm, Super 8 eta formatu digitala uztartuta, Punku -“ataria” esan nahi du kitxuaz- fikziozko film hibridoa da; ikusitakoaren eta ikusi gabekoaren arteko mugak desitxuratzen ditu, gainjarritako errealitate eta dimentsioei atari bat eskainita.