Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zine Klub ButaK21: «La doncella del lago» (Masakazu Kaneko)

enero 23

Masakazu Kaneko japoniarraren «La Doncella del lago» filmaren emanaldia jatorrizko bertsioan azpidatziekin.

Iraupena: 108 minutu.

Itsas ondoan dagoen japoniako herri batetan kokatzen da filma. 1958 urtea da eta uda garaiko itsas ekaitzek gogor erasaten dute herria. Aspaldiko kondaira batek dioenez emakume gazte bat bihotzean zuen minari eutsi ezinik mendian barrena joan eta ibaiko putzu sakon batetan ito zen. Geroztik haren minak uholdeak eragiten dituela esaten du kondairak. Kondaira ezagutu berri duen Yucha gazteak itsas erauntsi handi bat datorrela jakin du eta kondairaren dama misteriotsuaren bila joango da mendian barrena uholdea geldiarazteko asmoz.

https://www.filmaffinity.com/es/film880390.html

https://www.youtube.com/watch?v=uPJGwp4B2xQ

Local

Zelai Arizti Aretoa – (Gure Antzokia)
Jai Alai kalea, z/g
Zumarraga, Gipuzkoa 080 España