Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia), bere ama Amanda atentatu parapolizialean hil ondoren. Kuban hazi zen eta 1988an, 21 urte zituela, Euskal Herrira joan zen bere aita Manexen lurra ezagutzera. Errepresio-gatazka betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun-taldea ezagutuko ditu. Horietako bat heroina-gaindosiak jota hiltzen denean, Ainhoa eta Josune Libanon, Afganistanen eta Marseillan barrena eramango dituen bidaia iniziatiko batean abiatzen dira. Gerra Hotzaren azken urteak dira, eta biak narkotrafiko-sareen mundu ilunean eta trama politikoekin dituzten lotura estuetan murgilduko dira.