Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zine Kluba Santurtzi: «Azken erromantikoak» (David Pérez Sañudo)

octubre 3, 2024

Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio.

«Ane» filmaren (euskal zinemaren Irizar Saria, 2020an) zuzendariaren bigarren lana, Txani Rodríguezen izen bereko eleberriaren egokitzapena.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: David Pérez Sañudo
  • Antzezleak: Miren Gaztañaga, Maica Barroso
  • Gidoia:  David Pérez Sañudo, Marina Parés, Txani Rodriguezen izen bereko eleberrian oinarrituta
  • Argazkigintza: Víctor Benavides

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España