Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zine Kluba Santurtzi: «Lazzaro feliz» (Alice Rohrwacher)

abril 24

Lazzaro nekazari zinez zintzoa da. La Inviolatan bizi da, mundutik urrun biziraun duen herrixka batean. Alfonsina de Luna markesak herri osoa du kontrolpean. Horiek horrela, nekazariak esplotatzen ditu, haiek Lazzaroren ontasunaz baliatzen diren bitartean. Uda batean Lazzaro Tancrediren lagun egingo da, markesaren semearena, eta bien artean adiskidetasun ederra jaioko da, Lazzaro denboran bidaiatzera eramango duena, mundu modernoa ezagutu dezan.

«Errealismo onenaren eta alegoriaren artean dagoen filma, Rohrwacher gailurrera eraman zuena dugu oraingo honetan ikusgai. Canneseko 2019ko jaialdian Gidoirik Onenaren saria irabazi zuen, baina lehenago mundu osoan ibili zen jaialditik jaialdira, besteak beste, Sitgesen egon zen, eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen»

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: Alice Rohrwacher
  • Gidoia: Alice Rohrwacher, Carmela Covinino, Marco Pettenello
  • Herrialdea: Italia, Frantzia, Alemania, Suitza
  • Urtea: 2019
  • Iraupena: 127 minutu
  • Aktoreak: Adriano Tardiolo, Alba Rohrwacher, Nicoletta Braschi, Sergi López

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España