Teresak, amari laguntzeko, oporretarako zituen planak aldatuko ditu, istripu txiki bat izan du-eta. Ama-alabek elkarrekin igaroko dute uda benetan itogarri bat, eta ez dute ados jartzea lortuko, ezta gauza hutsalenetan ere. Bizikidetza behartuak esperotakoak baino kontu gehiago astinduko ditu, eta, udako gauetan, Teresak une argigarriak biziko ditu amaren ondoan.
“Amarekin bizi garenean gertatzen zaizkigun eguneroko gauza mundutarrenei buruzko filma da, baina baita kontu konplexuenei buruzkoa ere, geure burua amarengan islatuta ikusten dugunean eta urteen ispiluan geure bizitzari begiratzen diogunean bat-batean etortzen zaizkigun gai horiei buruzkoa, hain zuzen ere”.
- Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz
- Zineforumaren hizkuntza: Gaztelania
- Urtea: 2024
- Iraupena: 95 min.
- Herrialdea: Espainia
- Zuzendaria: Celia Rico
- Generoa: Benetako ekintza baten fikzioa
Sarrera librea lekuak bete arte.
Sarrera doan, inskripziorik gabe, lekuak bete arte
Gehieneko edukiera: 198
Mugikortasun murriztua dutenentzako toki egokituak: 4 (2 butakan, eta beste 2 gurpildun aulkian doazenentzat)