Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zineforuma 3ren artean: «Who I Am Not»

mayo 22

Zerk egiten du norbait gizon edo emakume? Nork erabakitzen du non dagoen genero bat bestetik bereizten duen lerroa? Benetan garrantzitsua da lerro hori? Dokumentalak bi pertsona intersexualen egunerokotasunaren gaineko begirada pertsonal, intimo eta zintzoa eskaintzen digu: bata edertasunaren erregina da, eta bestea aktibista, baina biak ala biak borrokatzen dira, genero-binarismoan ardaztutako mundu batean beren errealitatea ikusgai egin eta duintzeko.
 
Fitxa teknikoa:
  • Jatorrizko bertsioa sesothoz eta ingelesez
  • Azpitituluak eta zineforuma: Gaztelaniaz
  • Urtea: 2023
  • Iraupena: 105 min.
  • Herrialdea: Errumania eta Kanada
  • Zuzendaria: Tünde Skovran
  • Generoa: Dokumentala

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

Jabetze feministarako eskolako egitasmoaren baitako jarduera.

Local

Florida Zinemak – (1. aretoa)
San Prudencio, 22
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España