
«La Isla de las Tentaciones» edo antzeko batean sartzeko obsesioa duen neska gazte baten gorabeherek osatzen dute Cannesen aurkezten den drama hau. Like bakoitza bere salbazioa izan daiteke… edo bere galera.
Lianek 19 urte ditu, ausarta eta saiatua da, eta amarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da Fréjus-eko (Frantziako hegoaldea) eguzki hautseztatuaren azpian. Edertasunak eta «norbait» izateko beharrak itsututa, maitatua izateko aukera ikusten du reality-etan… Patuak irribarre egiten dio «Mirarien uhartean» parte hartzeko aurkezten denean.
Sarrera doan aretoa bete arte. Filmaren ostean solasaldirako tartea izango da.