Bideokamera beti alboan, Zisjordanian bizi den Basel Adra palestinarra dokumentatzen ari da Israelgo armadaren ahalegina, bere auzoko etxeak birrindu eta bertako biztanleak kanporatzeko, bertan militarrentzako tiro-gune bat egiteko asmoz. Baselek kazetari israeldar baten (Yuval) laguntza jasoko du. 2024ko dokumental onenaren Oscarra irabazi du gaurkotasun ezin handiagoko film honek, beste sari batzuen artean.