Zinegoak 2025 jaialdiaren barruan.
Emakumezkoen futbola debekatuta egon zen Brasilen, 1979ra arte, eta emakumeek ezin izan zuten talderik egin 1983ra arte; hain zuzen, urte hartan ekoitzi zen Onda Nova. Estreinatu aurretik, debekatu egin zuen Brasilgo diktadurak, eta orain gutxi 4K-n zaharberritu dute komedia erotiko eta anarkiko hau, Gayvotas Football Clubeko jokalari gazteen istorioak biltzen dituena.
Aurkezpena Julia Duarteren eskutik. Onda Novaren banatzailea eta zaharberritze prozesuaren ekoizlea. SPAMFLIXen bazkide fundatzailea.