Zinegoak 2025 jaialdiaren barruan.
Primeran euskarazko eta euskal streaming plataformaren eskutik, Smoggie Queens telesaileko bi kapituluren aurre-estreinaldia izango dugu ekainaren 20an, 19:00etatik aurrera, Golem aretoetan, euskaraz bikoiztuta. Ingalaterrako Middlesbrough hirian girotuta, komedia honek LGTBIQ+ lagun talde baten istorioak eta bizipenak kontatzen ditu. Phil Dunningek idatzia, Smoggie Queensek osagai ugari ditu: drag ikuskizunak, identitate disidenteak, umorea, aukeratutako familiak… Kapitulu bakoitzak 30 minutuko iraupena du.