Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zinema aire zabalean 2025: «Irati»

mayo 23

Paul Urkijoren Irati filmaren aire zabaleko proiekzioa.

Euskaraldiaren kultur programazioaren barruan programatua.

Laburpena: VIII. mendea. Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.

Iraupena: 104 minutu

Kalifikazioa: Ez da gomendatzen hamasei urtetik beherakoentzat.

 

 

Local

Sefarad plaza (Judimendi)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España