Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinema aire zabalean: «Element» (Elemental)

septiembre 19

Plaza berria zinema-areto bihurtuko da irailaren 19an, Element filmaren emanaldiarekin. Umeentzako film horrek arrakasta handia izan zuen 2023an estreinatu zenean, eta, proposamen bisual eta oso original eta erakargarriarekin batera, integrazioan eta lankidetzan oinarritutako mezu boteretsua jasotzen du, helburu komuna lortu nahian. Ciudad Elemento barruti bateko saltoki batek duen ahalmen eraldatzailean jaio zen istorioa da.

«Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea»

Beste zinema-emanaldi bat ere programatu da irailaren 12an (Gagarin filma). Bi saio hauek 21 Zabalgunea Hirigintzako Udal Sozietateak bultzatutako ‘Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea’ proiektuaren barruan antolatu daude. Un Ensanche de cine lelopean, Kultura erdigunean programaren parte dira. Programa hori Gasteizko erdigunea hainbat kultura-proposamenez betetzen ari dauztailean eta irailean.

Bi proiekzioak VESA zinemen laguntzarekin antolatu dira, film luzeak hautatzen eta kudeatzen lagundu baitute. Espezifikoki hautatutako filmak dira, eta auzoak, hiriak eta komunitateak biziberritzeko prozesuen balioa herritarrei hurbiltzen dieten istorioak kontatzen dituzte bi modutan.

Flmak proiektatu aurretik, Arantxa Cordero aktore eta sortzaile gasteiztarrak sarrera bana egingo die.

Ekimen berritzaile horrek Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioaren finantzaketa du.

 

 

 

Local

Plaza Berria (Gasteiz)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España