Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zinema aire zabalean: «Gagarine»

septiembre 12

Plaza berria zinema-areto bihurtuko da irailaren 12an, Gagarin filmaren emanaldiarekin. Frantziako film horrek Yuriren istorioa kontatzen du. 16 urteko gaztea da eta Pariseko kanpoaldean bizi izan da beti, Gagarine dorreetan, eta astronauta izatearekin amets egiten du. Apartamentu-bloke osoa eraisteko planen berri izatean, Yurik, bere lagunekin batera, eraikina salbatzeko misioari ekingo dio.

Dokumental-estiloa zientzia-fikziozko ukituarekin nahasten duen filma da, eta arrakasta handia lortu zuen Europa osoko zinema-jaialdietan. Bizi garen tokiarekin eta komunitatearekin elkartzen gaituen loturaz hitz egiten duen filma da.

‘Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea’

Beste zinema-emanaldi bat ere izango da, irailaren 19an (Element filma). Bi saio hauek 21 Zabalgunea Hirigintzako Udal Sozietateak bultzatutako Ensanche Eco-distrito Emprendedor proiektuaren barruan antolatu daude. Un Ensanche de cine lelopean, Kultura erdigunean programaren parte dira. Programa hori Gasteizko erdigunea hainbat kultura-proposamenez betetzen ari dauztailean eta irailean.

Bi proiekzioak VESA zinemen laguntzarekin antolatu dira, film luzeak hautatzen eta kudeatzen lagundu baitute. Espezifikoki hautatutako filmak dira, eta auzoak, hiriak eta komunitateak biziberritzeko prozesuen balioa herritarrei hurbiltzen dieten istorioak kontatzen dituzte bi modutan.

Fimak proiektatu aurretik, Arantxa Cordero aktore eta sortzaile gasteiztarrak sarrera bana egingo die.

Local

Plaza Berria (Gasteiz)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España