Fikziozko zinema ekoizpenaren oinarrizko jakintzak lortzeko ikastaroa. Film laburretan sakonduko da bereziki, baina paraleloki film luzeen kasuistikarekin konparatzen joango dira parte-hartzaileak.
Programa
Ideia bat daukat: Orain zer? Nola garatu? Nori aurkeztu? Nola aurkeztu?
Finantzaketa: Diru-laguntzak. Finantzaketaiturri pribatuak. Nola aurkeztu? Zein betebehar eta eskubide?
Produkzioaren faseak: Preprodukzioa, grabaketa eta posptrodukzioa: Zer egiten da fase bakoitzean? Nola egiten da aurrekontua? Nola egiten da egutegia?
Ustiapena: Behin produkzioa bukatuta: Banaketa nola diseinatu? Nola aurkeztu telebista eta jaialdietan?