Zinema feminista zikloa
Martxoaren 8a ospatzeko antolatutako jarduera egitarauaren barruan, Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak, Irungo Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren esparruan, zinema feminista ziklo bat antolatu dute. Emanaldiak martxoko ostegun guztietan izango dira, OCine Mendibil aretoetan, eta Nerea Almazánek aurkezle lanak egin eta ondorengo mahai inguruak dinamizatuko ditu:
Sinopsia:
ETAk bere familia bahitu, Estatuak aita torturapean hil eta 40 urtera, Tamara Muruetagoienak egiaren bilaketa nekaezina egiten du eta aurrez aurre, familiaren tragedia kontatu: iraultza zerga, ETAk 17 egunez bahitu izana, familiaren desegituratzea, estatuko jazarpena, presio politikoa, epaiketa, gurasoen atxiloketa, torturak, hilketa… Baina baita bere bidea ere, egia jakitekoa, aitortzekoa eta elkarrizketa erabiltzekoa gatazkak konpontzeko tresna nagusi gisa.