Zinema feminista zikloa
Martxoaren 8a ospatzeko antolatutako jarduera egitarauaren barruan, Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak, Irungo Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren esparruan, zinema feminista ziklo bat antolatu dute. Emanaldiak martxoko ostegun guztietan izango dira, OCine Mendibil aretoetan, eta Nerea Almazánek aurkezle lanak egin eta ondorengo mahai inguruak dinamizatuko ditu:
Sinopsia:
Hazi izan zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki du Ninak, eskopeta bat poltsan duela eta helburu batekin: Pedrori mendekua hartzea, herriak orain omentzen duen idazle ospetsuari. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta haurtzaroko bere lagun Blasekin berriro elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera eramango du.
Nina thriller bat da, western femenino garaikide bat, non mendekuaren istorio batean uztartzen diren iragana eta oraina. Andrea Jaurritaren bigarren fiom luzea da.
Fitxa teknikoa: