Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinema Gaur 2025: «Kamerarik gabeko zinema-tailerra Rocio Mesaren eskutik»

noviembre 22

  • Larunbata: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Centro Cultural Montehermoso Kulturunea
  • Publiko guztiak. Bereziki artistei, ikasleei eta filmak sortzeko artisau-prozesuetan, esperimentazio zinematografikoan eta arte kolektiboan interesa duen edonori.

Nola egin daiteke zinema… kamerarik gabe? Zertan zetzan irudi dinamikoaren magia, zertan datza gaur egun? Pintura, guraizeak, zeloa, puntzoiak, material naturalak… Horra aurreko galderei erantzuteko baliatuko ditugun lanabesetako batzuk. Teknikak eta aukerak gure irudimena bezain mugagabeak dira.

Lantegi honen helburua da zinema analogikoarekiko eta arte plastikoekiko ulermena eta sentsibilitatea aktibatzea, adibide historikoen bitartez zinemagintzaren eta esperimentazio zinematografikoaren jatorrietara hurbiltzea; hori bai, batez ere lan praktikoa egin ahal izateko teknika eta materialak baliatuko ditugu, hartara zuzeneko esperientzia eta zeluloideari buruzko esku bidezko sorkuntza sustatuz.

Izena emateko datak
  • Noiztik: 2025/11/03 10:00

Leku-kopuru mugatua

Rocío Mesak zinema-zuzendaritza, produkzioa eta programazioa uztartzen ditu. Secaderos (2022) film luzearen zuzendaria da. Donostiako Zinemaldian estreinatu, eta Dunia Ayaso saria lortu zuen. Nazioartean, SXSW (Texas) jaialdi ospetsuan aurkeztu zen. Mesaren lehen film luzea Orensanz sorkuntza-dokumentala izan zen (2013). Sevillako Zinema Jaialdian estreinatu ondoren, nazioartekoetan ere proiektatu izan zen, BAFICIn, besteak beste. Rocío zinema esperimental analogikoaren alorrean aritzen da; haren lanak mundu zabaleko museo espezializatu, galeria eta jaialdietan erakutsi dira. Ekoizle gisa, Naino Films-en sortzaileetako bat da. Hainbat proiektutan lan egin du, hala nola Álvaro Gurrea-ren Mbah Jhiwo / Alma Anciana (2021) film luzean (Berlinale Forum-en 2021ean estreinatua), baita Elena Duque-ren Portales lanean ere (hori ere Berlinen estreinatu zen, 2025eko Berlinale Forum Expanded sailean).

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España