
Erredentzioari buruzko fabula moderno hau mundu zabaleko jaialdi onenetan estreinatu da, eta ez du inor epel utzi. Alemaniako zinemagileak liluratu egingo gaitu berriro, Ediporen mitoan oinarritutako film harrigarri bezain liluragarri honen bitartez. Greziako mendietan ekaitz-gau batean jaio orduko, haren guraso biologikoek hantxe abandonatu dute Jon; laborari batzuek adoptatuko dute haurra. Urte batzuk geroago,hildakorik eragin duen istripu baten erantzuletzat jodute Jon, eta espetxera eraman. Jonek Iro ezagutuko du, espetxeko langileetako bat. Irok Jonen presentzia bilatzen du, zaindu egiten du, musika grabatzen dio… Harreman oso sendo bat sortuko da bien artean. Baina Jon pixkanaka ikusmena galtzen hasiko da… Une horretatik aurrera, eta oztopoak gorabehera, bizitza asetasun osoz bizitzen hasiko da.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Jatorrizko bertsioa azpitituluekin